XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lan egiteko guneak

a) LANEKO GUNEA.

Logo programa kargatu ondoren pantaila bat azaltzen da ?-rekin.

Laneko gunean gaude.

Eremu honetan aginduak eta programak exekutatzen dira.

Laneko gunearen ezaugarria? da.

b) EDITOREA. Logo-ren editoreak erraztasuna eskaintzen du programak idazteko.

Editorean lerro batetik aurrekoetara pasatzeko ahalmena ematen du.

Editorera sartzeko ED idatzi behar da.

Teklatua

Logo-ren aginduak idazteko teklatua erabili behar da.

Bada zenbait tekla interesgarri:

Eskuinaldean irudikatutako teklak kurtsorea gora, behera, eskuinaldera edo ezkerraldera eramateko erabiltzen dira; gezien norabideak agintzen duen aldera, hain zuzen. (Editorean).

Aldameneko teklak beste lerro bat sortarazten du eta kurtsorea beste lerro horren hasierara eramaten du.

Editoretik kanpo, agindua burutzeko balio du.

[Ins] teklak beste lerro bat txertatzen du kurtsorea dagoen lekuan (editorean).

Aldameneko teklak kurtsorearen ezkerrean dagoen karakterea borratzen du.